Uxue Carrera, Alaine Romero eta Maren Vegasek irabazi dute La Salle-Legazpiko jaiotza erakusketa
Urteroko moduan, La Salle-Legazpi ikastetxean jaiotza lehiaketa egin dute. Lehen Hezkuntzako 5. mailatik DBHko 4. mailara bitarteko ikasleek parte hartu dute. Lanak binaka edo hirunaka egin dituzte eta birziklatutako materialak erabiltzea baloratzen dute.
Lehiaketa Uxue Carrera Alaina Romero eta Maren Vegasek irabazi dute. Bigarren saria Ander Chefrad, Nicolas Estalayo eta Iker Garcesek eskuratu dute, hirugarrena Ander Barriga, Telmo Fraca eta Iker Salvatierrak, laugarrena Danel eta Luka Merino anaiek, bosgarrena Ander Imaz, Ibai Lopez eta Ekain Ruedak eta seigarrena Maialen Gutierrez eta Paula Ibarzabalek.
Ikasleek egindako jaiotzak ikastetxean bertan egongo dira ikusgai, gaur eta bihar. Ostiraletik aurrera Zelai Arizti kultur etxean erakutsiko dituzte. Urtarrilaren 6ra arte egongo dira bertan.