Preso eta iheslarien alde opila erosteko deia
Goierriko zazpi herritan egin daitezke eskaerak Whatsapp bidez, eta urtarrilaren 5ean edo 6an jaso herri bakoitzak zehaztutako tokian.
Euskal preso eta iheslarien aldeko Erosi zure opila dinamika abiatu dute Goierriko zenbait herritan. Whatsapp bidez egin beharra daude eskaerak, eta gero herri bakoitzak zehaztutako tokian jaso daitezke. Opilak Naturalak (Txikiak 12,50 euro, Ertainak 20,5 euro eta Handiak 28 euro) eta Natarekin (Txikiak 16,50 euro, Ertainak 28 euro eta Handiak 38 euro) izan daitezke.
Eskaerak egiteko
- Ataun. Eskaerak 656 733 329 zenbakira mezua bidaliz egin daitezke, eta urtarrilaren 5ean jaso San Martingo kalostran (17:00-20:00).
- Beasain. Eskaerak 617 272 461 zenbakira mezua bidaliz egin daitezke, eta urtarrilaren 5ean (17:00-20:00) eta urtarrilaren 6an (10:30-13:00) jaso Herri dendan.
- Idiazabal. Eskaerak 688 681 089 zenbakira mezua bidaliz egin daitezke, eta urtarrilaren 6an (09:00-12:00) jaso plazako arkupeetan.
- Itsasondo. Eskaerak 628 628 356 zenbakira mezua bidaliz egin daitezke, eta urtarrilaren 6an (08:00-10:00) jaso plazan.
- Legorreta. Eskaerak 688 870 965 zenbakira mezua bidaliz egin daitezke, eta urtarrilaren 5ean jaso plazan, 16:00etatik aurrera.
- Ordizia. Eskaerak 675 717 359 zenbakira mezua bidaliz egin daitezke, eta urtarrilaren 5ean jaso frontoi txikian, 16:00etatik aurrera.
- Segura. Eskaerak 649 263 244 zenbakira mezua bidaliz egin daitezke, eta urtarrilaren 5ean jaso Elorri elkartean.