Segurako argazki lehiaketako sariak banatu dituzte
2024 urterako egutegia osatzeko 16. argazki lehiaketa egin dute Seguran. Jon Irizar Azkarate izan da irabazlea Harribitxiak izenburuko lanari esker. Esther Ugalderentzat izan da bigarren saria, Nire bazterrak lainoak ezkutatzen dizkidanean lanarekin.
Esther Ugalde Igeltz-en Nire bazterrak lainoak ezkutatzen dizkidanean.
Pasa den ostiralean egin zuten sari banaketa ekitaldia, Segurako 18. Euskal liburu eta disko azoka irekitzearekin batera. 300 euro eta 150 euroko sariak jaso zituzten irabazleek, hurrenez hurren. Guztira 43 argazki eta 17 argazkilari aurkeztu dira aurtengo lehiaketara. Horietatik, 12 argazki aukeratu dira egutegia osatzeko eta bi sari banatu dituzte.
Ugalde (ezkerrean) eta Irizar (eskuinean) Olatz Etxebrria zinegotziaren eskutik sariak jasotzen. //ARGAZKIAk: Segurako Udala