Barkamenaren Sakramentua egingo dute Loinazko San Martinen, bihar
18:00etan izango da.
Asteazkenean, abenduaren 20an, Barkamenaren Sakramentua egingo dute, Beasaingo Loinazko San Martin Parrokian, 18:00etan.
Gabon-Eguberriko mezak
Datorren larunbatean, Abenduaren 23an, arratsaldeko 18:00etan, katekesiko haur eta gaztetxoekin Gabon gaueko meza ospatuko dute. Aurtengoa berezia izango da: Duela 800 urte, 1223an, Asiseko San Frantziskok estreinatu zuen Belen bizia antzeztuko dute haur eta gaztetxoek mezaren barnean. Herritar guztiak gonbidatuta daude.
Igandean, abenduaren 24ean, eguerdiko 12:00etan, egutegiak agintzen duen bezala, abenduko laugarren igandea ospatuko dute.
Eta astelehenean, abenduaren 25ean, Eguberri eguna, eguerdiko 12:00etan, meza ospatuko dute, parrokiko koruaren laguntzarekin.