Irati Atxa zegamarra eta Iban Leanizbarrutia garaile Sonserranoko rallysprintean
Sailkapen orokorrean Ikullu Racing taldeko Xabier eta Egoitz Mujika urretxuarrek lehen postua eskuratu zuten; Atxa kopilotua seigarren postuan geratu zen.
Pasa den larunbatean, abenduak 16, jokatu zen San Vicente de la Sonsierran (Errioxa) Sonserranoko VII. rallysprinta. Bertan, Durangaldea Racing Elkarteko Iban Leanizbarrutiak (Berriz, Bizkaia) eta Irati Atxa zegamarrak garaipena lortu zuten euren mailan.
Lasterketako sailkapen orokorrean beste goierritar batzuk lortu zuten lehen postua, Ikullu Racing taldeko Xabier eta Egoitz Mujika urretxuarrek, hain zuzen. Berrizko pilotua eta Zegamako kopilotua seigarren geratu ziren.