'Zuriñe' ipuin kontaketa saioa eskainiko du bihar Betzaida Urtazak, Kultur Etxean
18:00etan hasiko da. Hiru eta zortzi urte arteko haurrei zuzenduta dago. Euskal mitologiari lotutako bildumako bigarren liburua da 'Zuriñe'.
Betzaida Urtaza legorretarrak Legorretan bertan, bere herrian, eskainiko du Zuriñe liburuaren ipuin-kontaketa, bihar, Kultur Etxeko goiko solairuan. 18:00etan hasiko da. Hiru eta zortzi urte arteko haurrei zuzenduta dago. Urtazak idatzitako eta Mirari Sagarzazuk ilustratutako ipuina da, Amesgile argitaletxearen euskal mitologiari lotutako bildumako bigarren liburua. Sorginek naturarekin zuten harremana kontatzen du, baita emagin gisa egin zuten lana ere.