Auzo lana eta Gabon giroko hainbat ekitaldi, Itsason
Auzo lanerako eta Gabon giroko hainbat ekitalditarako deialdia luzatu du Itsasoko batzordeak. Larunbatean, Itsasutik (Lapurdi) ekarritako gereziondo landareen landaketa egingo dute 16:00etan, San Lorentzo inguruan. 18:30ean, berriz, kantu entseguak izango dituzte. Igandean, abenduak 24, 9:00etan hasiko dute etxez etxeko kantu erronda.
Amaitzeko, abenduaren 30ean herriko iturri, aska, alberka kainu zulo eta putzuak ezagutzeko ibilaldia egingo dute 10:00etatik 13:30era.












