Baratze parkeko partzelak eskuratzeko izen ematea zabalik
Abenduaren 28ra arte egin daiteke eskaera.

Beasaingo baratze parkea.
Beasaingo baratze parkean hamar partzela eskuragarri daude eta izen ematea zabalik dago. Interesa dutenek, abenduaren 28ra arte dute izena emateko. Igunean edo erregistro elektroniko bidez aurkeztu behar da inprimakia. Ezinbestekoa izango da Beasainen erroldatuta egotea azken bi urteetan.