Errege zamalkadan parte hartzeko izena eman daiteke

Urteroko legez, Errege zamalkada egingo dute aurten ere, urtarrilaren 5eko iluntzean Ormaiztegin. Dagoeneko, hasita daude prestaketa lanekin eta errege zamalkadan ateratzeko antortxero bila dabiltza. Antortxero izateko ezinbestekoa da 14 urte beteta izatea. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute kultura@ormaiztegi.eus helbidera idatzita edo 688 657 455 telefonora deituta. Bihar da izena emateko azken eguna.