Jaitsierak eta finalerdiak jokoan
Oiangu1eko Ibarguren-Olaran bikoteak garaipena lortu zuen errenteriarren aurka, eta finalerdietan lehiatuko dira igandean.

Oianguko palariak Gipuzkoako pala motzeko txapelketaren azken faseetara iritsi dira. Batzuek jaitsierak izango dituzte jokoan asteburuan, eta beste batzuek, ordea, finalerdiak. Sei partida jokatuko dituzte oiangutarrek asteburuan, bina ostiralean, larunbatean eta igandean.
Lehen mailan, Oiangu2ko Naldaiz-Letamendia bikoteak Errepalakoen aurka galdu zuen, eta ondorioz, jaitsiera ekiditeko partida jokatuko dute igandean, 10:00etan, Ordiziako Beti Alai pilotalekuan. Oiangu1eko Ibarguren-Olaran bikoteak, aldiz, garaipena lortu zuen errenteriarren aurka, eta finalerdietan lehiatuko dira igandean, Donostian. Aurkari zailak izango dituzte, baina finalerako postu bat izango da lehian.
Bigarren mailan, Oiangu3ko Otegi-Etxeberria bikoteak garaipen garrantzitsua eskuratu zuen Tolosan. Finalerdirako txartela ziurtatu dute, eta larunbat arratsaldean Epleren aurka jokatuko dute multzoko lehen postua lortzeko. Oiangu4ko Irastorza-Elorza, Oiangu1eko Ormazabal-Samaniego eta Oiangu5eko Gonzalez-Agirrezabal bikoteentzat amaitu da Gipuzkoako txapelketa, baina azken biek partidak badituzte. Oiangu1ekoek Beotibarren aurka jokatuko dute larunbatean, eta Oiangu5ekoek ostiralean Epleren aurka jokatuko dute, Olaberrian.
Bigarren mailako beste partida bat jokatuko da ostiralean Olaberriko pilotalekuan. Oiangu2ko Ropero-Garridok Ilunpeko pilotariak izango dituzte aurkari.