Jon Artano kazetaria Zaldibian izango da, ‘Juana’ aurkezten

Jon Artano kazetari eta telebista aurkezle zestoarrak Juana liburua aurkeztuko du, gaur, Zaldibian. Saiakera liburua da, eta Juana Perearen historia jaso du, 1937an, gerra garaian Bilbotik ihesi Bogotara (Kolonbia) iritsitako euskal familia batean jaioa. Karibean urpekaria, marinela, pirata eta «legendazko emakumea» izan zen gero. Aurkezpena Karreaneko ganbaran da, gaur 18:30ean.