Lanak Santa Barbara ermitaren inguruan

Segurako Udalak jakitera eman duenez, Santa Barbara ermita inguruko hainbat pago erori dira aurreko hilabeteetako haizeteen ondorioz. Hori horrela, aste honetan zehar, pago horiek txukuntzeko eta zutik daudenak mozteko —haizeak bota ez ditzan— hainbat lan burutzen ari dira bertan. Lanean ari diren bitartean eta arriskuak ekidite aldera, ez bertaratzeko deia luzatu diete bertako zein inguruetako herritarrei.