Xabier Mikelarena Invictus txapelketan gerrikoaren jabe
71 kilo azpiko kategorian lau borrokaldi irabazita jantzi zuen irabazlearen gerrikoa.

Xabier Mikelarena bere entrenatzailearekin.
Xabier Mikelarena beasaindarrak Invictus txapelketan gerrikoa jantzi du 71 kilo azpiko kategorian. Mikelarena, Kick Boxing-aren mundutik dator, baina azkeneko urtean, MMA arte martzial mistoen diziplinan lehiatzen ari da. 77 kilo azpiko kategorian hasi zen, eta orain, 71 kilo azpiko mailan ari da. Duela hilabete gutxi Espainiako txapeldunari irabazi ondoren, asteburuan, Donostiako Atano pilotalekuan jokatu zen Invictus txapelketan lau borrokaldi irabazita jantzi zuen irabazlearen gerrikoa. Kuraia Martutene taldearekin lehiatzen ari da beasaindarra.