Altzagarrek 1.101 euro bildu dituzte Aspanogi elkartearentzat
Abenduaren 24an egindako kantu eskean 901 euro lortu zituzten herritarrek, eta udalak beste 200 euro eman ditu. Orain arteko kopururik handiena da.
Altzagarrek inoizko kopururik handiena lortu zuten abenduaren 24ko kantu eskean. Kantuan eta ekarpenetan izandako partaidetzari esker, 901 euro bildu zituzten Aspanogi minbizia duten haurren familien Gipuzkoako elkartera bideratzeko, eta udalak beste 200 euro eman ditu. Azken urteetan ere elkarte horretara bideratu dute Eguberrietako kantu saioan bildutakoa. Eguerdian elkartu ziren herritarrak, eta iluntzera arte kantuan ibili ziren txokoz txoko. Herritarrei eskerrak eman dizkie udalak.













