Azken egunetako eguraldi epelak lagunduta, barazki landareen salmenta mugitzen hasi da. Porruak, tipulak, letxugak... aldatzeko garaia da, baita marrubiak ere. Fruta arbolak txertatzen ere hasi daiteke, erretxina badago.
Azken orduko hainbat aldaketa iragarri dituzte. Axaria ostiral eguerdian jaitsiko da herriko plazara. 900 herritarrek eman dute larunbateko paella janerako izena.
10:00etan hasiko da. Benjamin, alebin eta infantil mailetako probak izango dira.
Jokalariei goi mailako formakuntzan laguntza ematea izango da zentroaren helburua. Aurre-lanketa egin ondoren, otsailean abian jarri ahal izatea aurreikusi dute.
Oraingoz 232 korrikalarik eman dute izena. Bihar 20:00etan itxiko dute epea.
Gaztagintza eta arkumeen sekretuak ezagutzeko bisita jasoko dute igandean Segurako Ondarren. Anduetza parketxeak antolatu du, eta bertan eman behar da izena.
Palestinaren aldeko yoga saio solidarioa egingo dute Ekinhaz zentroan ostiralean, eta Ainara Casado Alvarezek (Legazpi, 1982) gidatuko du. Madrilen bizi da aspaldi, eta yoga eta akrobazia irakaslea da.
Gaur du azken eguna Zumarragako Kakueta kafetegian. Bihar Carolina Perezek hartuko du Kakuetako ardura.
Matxuratuta egon den bitartean beste autobus batek egin du garraio zerbitzua. Ordezko autobusak ofizialak baino prestazio gutxiago ditu, eta horrek sortu dituen eragozpenak barkatzeko eskatu die udalak herritarrei.
Bere helburua profesional mailara pasatzea da. Espainiako Kopako probetan parte hartuko du. Lehenengo lasterketa asteburu honetan du, Murtzian.
Bihar 18:00etan, Legorretako Kultur Etxean, 'Beldurra zer ote?' ikuskizuna egingo du. Ostegunean, 17:15ean, Ordiziako liburutegian izango da ipuinak kontatzen.