Nazioarte mailan saritutako gaztandegiak omendu zituzten Gabonetako Azoka Berezian
Idiazabal jatorri Izendapeneko 20 gaztandegik nazioarteko 37 sari lortu zituzten 2023an.
Abenduaren 27an Gabonetako Azoka Berezia egin zen Ordizian. Nazioarte mailan saritutako gaztandegiak omendu zituzten azokan egindako Esker Oneko Ekitaldian, Idiazabal Jatorri Izendapenak Ordiziako Udalarekin eta Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiarekin elkarlanean antolatuta.
Izaro Iraeta kazetari eta aurkezleak aurkeztu zuen ekitaldia. Gaztagileez gain, bertan izan ziren Adur Ezenarro Ordiziako alkatea, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburua, Ruben Goñi Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko zuzendari nagusia eta Arantza Ariztimuño Nekazaritzako eta Lurralde Orekako zuzendaria ere.
Idiazabal Jatorri Izendapeneko 20 gaztandegik nazioarteko 37 sari lortu zituzten 2023an. Hauek dira Goierriko gaztagileek lortutako nazioarteko sariak:
- GourmetQuesos 2023: Ander Barandiaran Mujika, Gaztañaditxulo. Lehen saria esne gordinarekin egindako ardi gazta erdi onduen kategorian.
- Great Taste:
- La Lezek bi izar gazta naturalarekin eta izar bat ketuarekin.
- Joseba Insaustik (Otatza) bi izar gazta ketuarekin.
- Zafra: J Aranburu Elkarte SAT. Ardi gaztarik onena.
- World Chees Awards:
- Garoa: zilarrezko domina eta brontzezko domina.
- J Aranburu: brontzezko bi domina.
- La Leze: urrezko domina eta brontzezko domina.
- Xabier Azurmendi: urrezko domina.













