3x3 saskibaloi txapelketa jokatu dute Beasainen
Goierriko eta Tolosaldeko 125 gaztetxok parte hartu dute BKL-k Gabonetarako antolatutako txapelketan. Argazki galeria albistean.
Gaztetxoek saskibaloiaz gozatzea izan zen helburu nagusia, atzo Beasaingo Antzizar kiroldegian jokatu zen 3×3 txapelketan. BKL taldeak antolatuta jokatu zen, erantzun oso onarekin gainera. 2012 eta 2015 urte bitartean jaiotako 125 gaztetxok parte hartu zuten. Goierritarrak gehientsuenak, baina tolosaldetik ere inguratu ziren batzuk-batzuk. Txapelketako partaide guztiak izan ziren irabazleak, guztientzat izan ziren dominak txapelketa amaitzean. BKL taldeak balorazio “positiboa” egin du, “primerako giroa” izan dela nabarmendu dute. Jarraian egunak utzitako hainbat irudi.