Baezak eta Skufcak jantzi dute Olaberriko pala motzeko txapela
Abenduaren 28an jokatu zuten Elite Txapelketan atzeratutako finala. 40-27 irabazi zieten Ibarguren-Imanoli.
Abenduaren 28an bukatu zen Olaberriko IX. Elite Txapelketa, hilaren 9an hezetasun handiagatik atzeratu behar izan zen pala motzeko finalarekin. Baeza-Skufca bikoteak 40 eta 27 irabazi zien Ibarguren-Imanoli. Finaleko pilotari onena Emiliano Skufca argentinarra izendatu zuten.
Aurretik, pilota eskolako gazteen erakustaldia izan zen: Aranburu-Aizpuruk 30, Soberon-Maiora
k 25.