‘Obsoletus’, Antzerki Garaiko lehen antzezlana
Sarrerak asteartean eta ostegunean erosi ahal izango dira, Herri Antzokiko leihatilan. Antzezlan guztietarako abonua hilaren 9ra arte erosi daiteke.
'Obsoletus' antzezlaneko argazkia.//Anodino Teatroa Hurrengo astean hasiko da Ordiziako eta Beasaingo udalek antolatutako Antzerki Garaia, Ordizian eta Beasainen txandaka egiten dena. Urtarrilaren 12an, ostiralez, lehen antzezlana eskainiko da, Ordizian: Obsoletus. Zikloko emanaldi guztiak bezala, 20:30ean izango da, Herri Antzokian.
Sarrerek 12 euro balio dute eta Antzokiko leihatilan erosi daitezke, asteartetan 11:30etik 14:00etara edo 18:00etatik 19:15era, edo ostegunetan, goizeko ordutegian. Beasaingo zein Ordiziako antzezlanetarako balio duen abonua ere erosi daiteke, urtarrilaren 9a baino lehen, 72 euroan. Guztira zortzi saio izango dira.
Anodino Teatroaren eskutik, Pako Revueltas-en zuzendaritzapean, Aiora Sedano, Aitor Fernandino eta Juanjo Otero dira Obsoletus-eko antzezleak. Langile gatazka bat eta botere galtzea ditu ardatzean antzezlanak. Aldarrikapenak izatea ere zalantzan jarriko du lanak.












