Olaberriko Lidl supermerkatuan mobilizazioa egingo dute bihar, kaleratutako langile baten alde
LAB sindikatuak deitu du protestara, ostiralean 12:30ean. Abenduko greben ondorioz, "mendekua" ikusi dute kaleratze horretan.
Olaberriko Lidl supermerkatuko langile bat kaleratu izana gaitzesteko eta langile horri elkartasuna adierazteko, mobiliaziora deitu du LAB sindikatuak. Bihar, ostirala (urtarrilak 5), 12:30ean elkartuko dira dendaren aurrean, eta Goierriko langileria osoari egin diote bertara batzeko gonbita.
Elkartasun osoa adierazi dio kaleratutako langileari LABek. Zuzenean greba eskubidea gauzatzearekin lotu du. Sindikatuak argitu duenez, Lidl-en abenduaren 7an eta 9an langileek egin zituzten greben ondorioa da. “Onartezina da mendekuan oinarritua izan delako eta langileok greba egiteko dugun eskubidea urratzen duelako”, dio prentsara bidalitako oharrean.













