Olatz eta Iñaki Salvador-en eta Ekeko El Perroren emanaldietarako gonbidapenak eskuragai
Igandean izango dira emanaldiak, Herri Antzokian, 18:30ean. Gonbidapenak leihatilan hartu behar dira, gaur, etzi edo igandean bertan.
Olatz & Iñaki Salvador-ek eta Ekeko El Perrok emanaldiak eskainiko dituzte igandean Ordiziako Herri Antzokian. Sarrera doakoa da, baina gonbidapenak hartu behar dira aurrez, Herri Antzokiko leihatilan. Gaur 11:30etik 14:00etara eskuratu ahal izango dira, larunbatean 19:00etatik 19:30era edo 21:30etik 22:00etara, eta igandean, berriz, emanaldien egunean, 18:00etatik 18:30etik.
Olatz & Iñaki Salvador-ena ‘Familia artean’ birako emanaldia izango da. Olatz Salvador-en kantuak interpretatuko dituzte iloba-osabak kontzertu indartsu bezain intimo batean, Olatz Salvador ahotsean eta Iñaki Salvador pianoan. Eneko Gonzalezek, berriz, Ekeko El Perro bere proiektua aurkeztuko du formatu txikian, akustikoan. Argitaratu berri duen izen bereko diskoko abestiak eskainiko ditu.