Ataunen ‘Osakidetza larrialdian’ protesta bilkura egingo dute gaur
Ataun San Martingo osasun zentroko sarrera. // Argazkia: Aimar Maiz Osasungintza publikoko herriko zerbitzuak galtzen ari direla salatzeko, Osakidetza larrialdian izenburudun elkarretaratzea egingo dute gaur, Ataunen. San Martin auzoko plazan elkartuko dira herritarrak, 19:00etan, mediku zerbitzurik gabe gera daitezkeela ohartarazteko eta salatzeko. Erreklamazioak jartzeko mahaia ere jarriko dute –udaletxean ere badaude agiriak–.












