Beasaingo Udal Euskaltegian matrikulazio epea zabalik dago
Maila guztiak eta ikaslearen beharretara egokitzen diren ordutegi malguak dituzte. Urtarrilaren 12ra arte zabalik dago izen ematea.
Urte berriarekin batera, Beasaingo Udal Euskaltegian matrikula epea zabalik egongo da urtarrilaren 12ra arte. Orain matrikulatzen direnak berehala hasteko aukera izango dute. Maila guztiak eta ordutegi malguak daude ikasleen beharretara egokituz euskara ikasteko. Diru laguntzak eta langabetuentzat baldintza bereziak daude. Aurten diru-laguntza bereziak daude C1 mailako 16-18 urteko ikasleentzat. Izena emateko J.M. Iturriotz kaleko egoitzan eta 943 02 81 00 edo 688 740 385 telefonoetan.