Dominika txabola erabilgarri dute segurarrek
Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoak Dominika txabola erabiltzeko egutegi berria jakinarazi du. Hilaren 15era arte Segurari dagokio lehentasuna. Norbaitek data horien baitan bertara joan nahiko balu izena eman beharko du Segurako udaletxean. Interesdun bat baino gehiago egonez gero, zozketa bidez erabakiko da.