Goierriko sagardotegien txotx garaiaren irekiera ekitaldia, bihar
Legorretako Begiristain sagardotegian egingo dute, Goitur Goierriko Turismo elkarteak antolatuta. Paco Nadal bidaia kazetari espainiarrak irekiko du ziria.
Txandan-txandan egiten dute, eta aurten Legorretako Begiristain sagardotegiari dagokio anfitrioi lanak egitea. Bihar, 11:00etan, emango diote hasiera ofiziala Goierriko sagardotegien txotx garaiari, Aulia-Enean.
Goitur Goierriko Turismo Elkarteak antolatu izan du azken urteetan irekiera ofiziala, eta urtero pertsonaia ezagun bat gonbidatzen duten hitzordura. Aurten, Paco Nadal bidaia kazetari espainiarrak izango du ziria irekitzeko ohorea.
Goierriko bost sagardotegik parte hartu ohi dute Goiturrek antolatutako irekieran: Altzagako Olagik, Ataungo Urbitartek, Legorretako Begiristain-Auliak, Ordiziako Tximistak eta Zeraingo Oihartek.