Iraitz Zubizarreta txapeldunari harrera udalean
Ataungo Udalak harrera ofiziala egin dio Iraitz Zubizarreta pilotari aiarrari. Urtarrilaren 5ean udaletxera gonbidatu zuten Promozio mailako 2023ko lau t’erdiko txapelduna, eta Martin Aramendi alkateak eta Gazteria, Kirol eta Hezkuntza zinegotzi Egoitz Goikoetxeak hartu zuten batzar areto nagusian.
Izaro Erauskin artista ataundarrak egindako margolan bat oparitu zioten udalaren eta herriaren izenean Zubizarretari, eta «lanean jarraitzeko bultzada» eta desira adierazi ere bai.