San Blas jaietarako danborrak astintzen hasteko deialdia
Haurrak iazko San Blas jaietako danborradan. //Argazkia: Maider Insausti San Blas jaiak gerturatzen ari direla eta, helduen eta haurren danborradetarako prestakizunak hasi dituzte Idiazabalen. Larunbat honetan eta urtarrilaren 20an egingo dituzte entseguak Igarondo pilotalekuan; haurrena 17:30ean eta helduena 18:30ean. Haurren danborradan izena emateko larunbateko entseguan izango da azken aukera. Helduenean parte hartzeko urtarrilaren 21era arte eman daiteke izena Odei eta Xume tabernetan, Batzokian edo liburutegian.












