«Lehenengo urtea izango da kanpoko sagarrik ez dugula sartu»
«Berritasunekin» dator Ataungo Urbitarte sagardotegia, eta horrek, hasi berri den denboraldiari «ilusio bereziarekin» heltzea sortzen dio Demetrio Terradillos bertako arduradunari: «Lehenengo urtea izango kanpoko sagarrik ez dugula sartu, den-dena Goierriko sagardoa izango da». Sentsazioak «onak» dira.
Lortutako produktuaren kalitateari buruz «oso aromatikoa, besteetan baino mehexegoa, baino goxoa».
Kopuruari dagokionez, ez da sagardorik faltako, baina uste baino sagar gutxiago jaso dute, «galdu ere kilo dezente galdu ditugu, baina sagardo nahikoa izango da denentzat».
Gaurtik zabalik izango da eta «Goierriko eta kanpoko jende asko» espero dute. AsteazkenetAn etena egiten dute, baina gainontzean irekita daude ateak. Astelehen eta astearte afaltzeko, eta gainontzeko egunak bazkaltzeko eta afaltzeko. Urbitarteko sagardotegiko menua dastatu nahi duten haiei erreserba egitea gomendatu die.