Goierriko Zentro Sozialista husteko arriskuan dago
Urtarrilaren 24an epaiketa izango dutela adierazi du mugimendu sozialistak. Sonepar multinazionalaren jabetzakoa da lokala.
2023 urteko martxoan ireki zuten Goierriko Zentro Sozialista Beasainen. Kontseilu Sozialistak sare sozialen bidez salatu du “Sonepar multinazionalak hura hustu nahi” duela, “bertan gauzatzen den jardunarekin amaituz, eta berriro ere, erabilerarik gabe geratuko den espazio bat izatera pasatuz”.
Epaiketa data urtarrilaren 24an izango dela iragarri du mugimendu sozialistak. Epaiketa bertan behera uzteko eta Beasaingo lokalari erabilera ematen jarraitzeko asmoa erakutsi dute.