Ion Izagirre txirrindularia Hitzetik Hortzerako gonbidatua
Larunbatean emango dute saioa ETB1en, 21:00etan. Txirrindularitzaz eta bere bertsozaletasunaz ariko da Ormaiztegiko ziklista.
Ion Izagirre Ormaiztegiko txirrindularia izango da larunbatean (ETB1, 21:00) emango dute Hitzetik Hortzera bertsolaritzari buruzko telebista saioko gonbidatua. Ormaiztegin bertan elkarrizketatu du Mirari Martiarena aurkezleak, eta negu bete-betean, 2024ko denboraldia buruan duela harrapatu dute. Txirrindularitzaz eta ziklistaren bertsozaletasunaz ariko dira saioan.
Etxetik datorkio txirrindularitzarekiko zaletasuna Ion Izagirreri, eta Gorka anaiarekin batera egin du bizikleta gaineko ibilbidea. Munduko hainbat lekutako lasterketetan parte hartua da, baina “berezienak etxekoak” dira berarentzat. Azken Frantziako Tourrari buruz ere ariko dira hizketan, besteak beste.
Euskal Herrian hastea “berezia” izan zen Izagirrerentzat, eta are bereziagoa izan zen 12. etapa irabaztea. Euskal txirrindularitzaren etorkizunaz eta gaur egun gazteek dituzten aukerez ere hitz egingo dute.