Zaintzaren ereduaz hausnartzeko hitzaldia Seguran
Zaintza eredua eta emakume helduak izenburupean hitzaldia antolatu du Segurako Atseden jubilatuen elkarteak. Hitzaldia urtarrilaren 18an, osteguna izango da 18:00etan, Atseden elkartearen egoitzan. Hitzaldia Oneka, Euskal Herriko Emakume Pentsionistak elkarteko kide Maria Luisa Lizarzak eskainiko du. Interesa duten guztiak gonbidatuta daude.