Gipuzkoako artisten artelanak ikusgai daude Igartzan
Urtarrilaren 28ra arte egongo da ikusgai.
Gipuzkoako Artisten Elkarteko kideen erakusketa ireki dute gaur Beasaingo Igartza jauregian. Erakusketa kolektibo hau, Beasaingo Bear elkartearen laguntzarekin antolatu dute, arte diziplina desberdinak sustatzeko helburuarekin. Guztira, 30 inguru margolan daude ikusgai, artista desberdinek egindakoak, inaugurazio ekitaldirako elkartu direnak, emaitza ikusi eta sentsazioak partekatzeko.
Urtarrilaren 28ra arte egongo da Igartzan, eta 18:00etatik 20:00etara bisita daiteke egunero.