Odol emaileei aitortza egin diete
Herriz herri ari dira ekitaldiak egiten eta gaur Ordiziako, Urretxuko eta Zumarragako odol emaileen txanda izan da.
Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak aitortza egin die Ordiziako, Zumarragako eta Urretxuko odol emaileei. 25 odol ematetik gora egin duten odol emaileak dira, eta egindako dohaintzagatik diplomak eta dominak jaso dituzte. “Duela 60 urte sortu zen elkartea eta lehenengo urte hartan 200 odol emate egin ziren, eta orain, 30.000 inguru egiten ditugu urtean”. Eboluzio horren parte izan diren guztiei “eskerrak” eman dizkiete.