'Eulerren formula poliedrikoa: bitxi matematiko bat' hitzaldiaren bideoa
Jose Ignacio Royo matematika irakasleak ireki du Lemniskata Zientzia Sare Herrikoiak antolatutako 'Urtarrila, matematikaren bila' hitzaldi zikloa.

Joan den ostiralean, urtarrilaren 12an, hasi zen Lemniskata Zientzia Sare Herrikoiak antolatutako ‘Urtarrila, matematikaren bila’ hitzaldi zikloa. Eulerren formula poliedrikoa: bitxi matematiko bat hitzaldia egin zuen Jose Ignacio Royo matematika irakasleak Beasaingo Igartzako jauregian.