Familian harremanak hobetzeko hitzaldia Leyre Canorekin
Harremanak eta komunikazioa hobetzeko estrategiak landuko dituzte, besteak beste. //Argazkia: gurasos.eus Zeraingo Basarte guraso elkarteak antolatuta Harremanak eta komunikazioa familian izeneko hitzaldia eskainiko du Leyre Cano psikopedagogoak. Egunerokoan gertatu ohi diren egoerak partekatu eta horien inguruko gogoeta egitearekin batera, praktikan jartzeko estrategiak landuko ditu. Hitzaldia, urtarrilaren 24an izango da, 17:00etan, kultur etxean.













