Joaldun izateko eskaintza egin du Lazkaoko Jotake taldeak

Joareak edo dunbak jotzeko aukera eman du Lazkaoko Jotake joaldun taldeak. Sare sozialetan zabaldu duten eskaintzaren arabera, euskal kulturaren espresioetako bat den zanpantzarren mundua ezagutzeko gonbita egin dute. Lazkaon urte batzuk badaramatza taldeak, eta beraiekin hasi nahi dutenek 620 59 46 16 telefonora idatzi behar dute.