Odol ateraldiak egingo dituzte, etzi, Olaran zentroan
Ostiralean egingo dituzte odol ateraldiak, Olaran zentroan. //Argazkia: Hitza Zegamako Odol Emaileen elkarteak jakitera eman duenez, odol ateraldiak izango dira ostiral honetan, 18:00etatik 21:00etara, Olaran zentroan. Adinez nagusi diren zegamar guztiei luzatu diete odola ematera joateko gonbita. Odola eman ahal izateko, aurrez, hitzordua eskatzea beharrezkoa izango da. Ostiral goizean egin beharko da 943 00 78 85 telefonora deituta.













