Egitasmo honek helburu du A2A2 proteina duen jogurta egunero kontsumitzeak perimenopausiari lotutako ondorioetan duen eragina ulertzea.
YoGoe4Life proiektuaren aurkezpena Beasainen, urtarrilaren 18an, ostegunean, 17:30an, udaletxean. Instituto del Queso, Goenaga Esnekiak, Glucovibes eta Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioarekin batera, YoGoe4Life proiektua garatzen ari da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikiz (Misioak) diru-laguntzari esker. Egitasmo honek helburu du A2A2 proteina duen jogurta egunero kontsumitzeak perimenopausiari lotutako ondorioetan duen eragina ulertzea, hainbat faktoreren jarraipena eginda. Horretarako, datozen hilabeteetan, 45 urtetik gorako 25 emakumerekin hasierako esperientzia bat eramango da aurrera.
Bertaratzea baieztatzeko, interesdunek lapaolaza@asmoz.org helbidera mezu bat bidali edo 943 21 23 69 telefonora deitu beharko dute.