Zuhaitz landaketa eta Santa Agedarako entsegua, larunbaterako plana Itsason
Itsasoarrak San Lorentzon, zuhaitzak landatzen. //Argazkia: Aitor Garmendia Azken urteetan ohitura bihurtu den moduan, Gaztainondo landareen landaketa deitu dute Itsason larunbat honetarako. Landaketa San Lorentzo inguruan egingo dute, 9:30ean. Era berean, Santa Ageda bezperarako koplak sortzeko hitzordua ere egina dute arratsalderako. Udaletxeko ganbara aretoan, 18:00etan biltzeko deia egin diete interesatu guztiei.












