'Bizkarsoro' filma emango dute igandean Zaldibian
Josu Martinez bilbotarrak zuzendutako lana lehen aldiz proiektatuko dute Goierrin. Karreane kultur etxeko ganbaran emango dute.
Azken urteetan Baigorrin (Nafarroa Beherea) bizi den Josu Martinez (Bilbo, 1986) zinemagileak zuzendutako Bizkarsoro-Frantzia sortua zen. Frantsesak sortzea falta zen bakarrik fikziozko lehen film luzea aurreneko aldiz Goierrin ikusteko aukera izango da igandean, Zaldibian. Karreane kultur etxeko ganbaran emango dute, 17:30ean. Donostiako Zinemaldian estreinatu zen filma, eta joan den ostiralean iritsi zen Euskal Herriko osoko zinema aretoetara. Orain herriz herriko ibiliari ekin dio.
Honela dio filmaren webguneko sinopsiak: “Bizkarsoro herria ez da existitzen eta, era berean, Euskal Herriko edozein herri izan daiteke Bizkarsoro. Bizkarsorotarrak fikziozko pertsonaiak dira eta, era berean, euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guztiak dira Bizkarsorotarrak. 1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istoriok osatzen dute filma. Ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarritutako fikziozko bost istorio dira, bost hamarkadatako kontakizuna”.
Josu Martinez zuzendariak honako titularra utzi zuen Iparraldeko Hitza egunkarian filmaren nondik norakoez galdetutakoan: «Ustez euskararen alde ari direla diotenek ere gustatuko ez zaizkien gauzak entzun behar dituzte, eta horrela eginen dugu aitzina».