Castellon hasiko du denboraldia Aranburuk, igandean
Movistar Team taldeko Alex Aranburu Ezkioko txirrindulariak Castellon (Valentziako Erkidegoa, Espainia) hasiko du 2024 honetako egutegia, asteburu honetan.
Lehenengo aldiz jokatuko da igandean Castelloko Sari Nagusia-Zeramikaren ibilbidea izeneko proba. Nazioarte mailako lasterketa izango da eta mundu guztiko 19 talde eta 130 txirrindularitik gora bilduko dira bertan.
Aranburu kartel-buru
Aranburu Movistarreko taldeburua izango da proba honetan. Berarekin batera lehiatuko dira Carlos Canal, Oier Lazkano, Pelayo Sanchez, Javier Romo, Sergio Samitier eta Antonio Pedrero. 173,9 kilometroko ibilbidea prestatu dute, exijentea eta igoera esanguratsuekin.