Egonaldiak egingo dira menpekoak diren lagunentzako
Aste Santuan mendekotasuna duten adinekoentzako egoitzetan aldi baterako egonaldiak eskatzeko epea zabalik dago. Eskaerak Lazkaoko Gizarte Zerbitzuen sailean izapidetu behar dira (Herriko plaza 1). Hitzordua eskatzea beharrezkoa da 943 08 80 80 telefonora deituz edota gizarte@lazkao.eus helbidera idatziz.