Kamioi bat ez aurrera ez atzera gelditu da Idiazabalen
Urtea hasi zenetik hiru kamioi gelditu dira kateatuta herriko baserri bideetan.
Kamioi bat trabatuta gelditu da gaur arratsaldean Idiazabalen. GPSari segika bide onetik aldendu eta ez aurrera ez atzera gelditu da, Gurutzeta inguruan. Urtea hasi zenetik arazoak dituen hirugarren kamioia da gaurkoa. Halere, beste biak Urrutikoetxea baserriaren inguruan gelditu ziren kateatuta.