Korrika antolatzeko bigarren batzarra egingo dute Lazkaon
Korrikaren pasaera antolatzeko bigarren bilera egingo dute Lazkaon astelehenean. 18:00etan elkartuko dira, udaletxeko bigarren solairuan. Korrika martxoaren 23an pasako da Lazkaotik: Idiazabaldik barrena iritsiko da lekukoa, 10:41 aldera, eta Beasainera joango da. Martxoaren 14tik 24ra izango da Korrika.