Olatz Mitxelena idazlearekin solasaldia egingo du irakurle taldeak
Beasaingo irakurle taldeak idazle oiartzuarraren 'Arrain hezur bat eztarrian' liburuaren inguruan egingo du saioa, datorren asteazkenean. 24. Igartza Literatur Sorkuntza Bekako irabazlea da. Herritar guztiak gonbidatuta daude.
Beasaingo irakurle taldeak Olatz Mitxelena idazlearen Arrain hezur bat eztarrian liburuaren inguruan egingo du hurrengo solasaldi saio. Hurrengo asteazkenean, hilak 24, izango da.
Irakurleek liburuaren inguruko iritziak eta ikuspuntuak idazlearekin partekatzeko aukera izango dute, solasaldian parte hartuko baitu.
Saio honetarako aukeratu duten liburua gainera, 24. Igartza Literatur Sorkuntza Bekako irabazlea da, eta kutsu berezia emango dio saioari.
Beasaingo udal liburutegian izango da hitzordua, 18:00etan hasita. Irakurle taldetik, herritarrak gonbidatu nahi izan dituzte literaturaz gozatzeko aukera hau baliatu eta hilabetero burutzen diren saio hauetara gerturatzeko.