Pantailen kudeaketari buruzko hitzaldi bat antolatu du La Sallek
Datorren asteartean izango da, 18:00etan hasita. Eider Fernandez hezitzailea izango da hizlaria. Saio irekia da.
Beasaingo La Salle ikastetxeak Pantailen kudeaketa: errealitate bat, hamaika aurpegi hitzaldia antolatu du. Datorren asteartean, hilaren 23an, izango da, ikastetxearen Aizkorri aretoan (18:00-19:30).
Eider Fernandez Diziplina positiboan hezitzailea eta bideratzailea, eta Mai Family & Co proiektuan Hezkuntza Coach-a izango hizlaria. Saioa irekia da, eta ikastetxeko nahiz Beasaingo edozein herritarrek parte har dezake. Hitzaldia euskaraz da. Aurrez izena ematea komeni da.
Honako gaiak jorratu dituzte hitzaldian:
- Adikzioa eta mendekotasuna. Erabilera-denbora. Zergatik lotzen dira?
- Autoestimua eraikitzea.
- Adi edukietara.
- Komunikazio-kanala. Pantailak ezinbestekoak eta ordezkaezinak dira gure gazteentzat.
- Arauak eta mugak. Pantailak noiz, non eta nola erabili erakustea, hau da guraso gisa dugun erantzukizuna.
- Garuna. Zer gertatzen ari zaio buruan?