Extremadurar jatorriko legazpiarrak azokan festan
Extremadurar jatorriko legazpiarrek festa antolatu dute Legazpiko azokan, txerrikia eta ogi mamiak nagusi izanik. 'La Bellota' elkarteak antolatu du jaia.
Legazpiko ‘La Bellota’ kultura talde extremadurarrak txerri hilketaren jaia antolatu dute gaurkoan Legazpin. Azokan izan da festa eta gastronomian jarri dute fokua. Txerrikia eta ogi mamiak izan dira protagonista eta asko eta asko izan dira bertara gerturatu diren legazpiarrak. Goizeko 11:o0etan eman diote hasiera jaiari eta eguerdi aldera izan da jende gehien azokan. Jatekoaz gain, ardoak ere izan du presentzia nabarmena. Bertara gerturatu diren herritarrek aipatu dutenaren arabera, «ohitura» da herrian iada azoka hau eta askok «sekula ez dutela hutsik egiten» bertara aitortu dute, herrian iada «errotutako» ohituratzat baitaukate, eta ondorioz, «gogoz» itxaroten dute zenbaitek egun hau. Eguaraldia lagun, bertaratu direnetako askok haien platerak hartu eta azokaren kanpo aldean dastatu dute herritar extremadurarrek prestatutakoa, eguzkipean; familian edota lagun artean.