Nicolas Alustiza txirrindulari zumarragarrak profesional mailan debuta egin du
Nicolas Alustiza txirrindulari zumarragarrak Euskaltel-Euskadi taldearekin fitxatu du eta atzo egin zuen debuta profesional mailan. Bere lehen lasterketa Comunitat Valenciana 1969 klasikoa izan da. Tropelean heltzea lortu zuen, irabazlearen denbora berean. Gaur Castelloko sari nagusian lehiatuko da.