Ohorezko Odol Emaile izendatu dute Rosa Maria Lopez itsasondoarra
Bere 40 odol emateak eskertzeko egin dio aitortza Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteak.
Goierriko beste hainbat herritan egin duten bezala, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak Ohorezko Odol Emaile izendatu du Rosa Maria Lopez Mendizabal itsasondoarra ere. Bere 40 odol emateak eskertzeko egin diote aitortza. Diploma bat eman diote egindako ekarpena eskertze aldera.