Luken Garitanok Borrufa txapelketako eslalona irabazi du
Luken Garitano eskiatzaile urretxuarrak Borrufa txapelketa entzutetsuko eslalona irabazi du gaur. Bigarrena Jan Visa andorratarra izan da eta hirugarrena Harrison Adkins ingelesa. Bihar eslalon erraldoian parte hartuko du.
Borrufa txapelketa Andorran jokatzen da. Aurtengo edizioa gaur hasi da eta ostegunean bukatuko da. 37 herrialdetako eskiatzaileak parte hartzen ari dira.